XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zirkora? oraintxe bertan! dio Patxik berokia jantziz.

Autoa etorbidean abiatzen da.

Atzealdean, Patxik lehoiak, pailazoak, eskuketariak irudikatzen ditu bere buruan.

- Eta aztiak ikusiko ditugu?

- Noski erantzuten dio aitak.

- Eta elefanteak ere bai?

- Bistan dena erantzuten dio amak.

Autoa merkatuko plazan gelditzen da.

Plaza huts-hutsik dago eta ilun.

- Baina... non da hemen zirkoa? galdetzen du Patxik, kezkatua.

Eta aitak, jostari:

- Irri egiteko zen!

Ez zenuen ulertu ala?

- Badakizu aita, goiz honetan ez nizun minik egin nahi... murmurikatzen du Patxik.

- Badakit... irri egiteko zen!

Eta nitaz ederki irri egin dute bulegoan!

- Ikusten zaitut eransten du amak, oihaneko txapela eta largabistekin ordenagailuaren aurrean!

- Gabardina eta botak ahazten dituzu! dio aitak.

Biak irriz karkailaka hasten dira.

Patxik, berriz, ez du batere barre egiteko gogorik.

Aitak autoa gibeleratzen du, etorbidea berriro hartuz.

- Baina, aita dio Patxik hau ez da etxerako bidea!

- Ixo! mozten du aitak.

Autoak eskuinera jotzen du.

Urrunera, zuhaitzpean, argi batzuk nabaritzen ditu Patxik.

Musika entzuten du... ba ote?... bai! zirkoa hor da!

Aitak autoa aparkatzen du eta erraten:

- Beraz, deabrutxo, bakea egiten dugu?

- Orduan, zurea ere irri egiteko zen? oihukatzen du Patxik.

Haserrealdia bukatu zaizu?

Amak, irriño batekin:

- Zure aita deabru hori pozik dago: berak ere ongi harrapatu zaitu, ezta!

Ea, erna gaitezen, ez dugu berandu iritsi behar!